LibreOffice 7.1 laguntza
Paragrafoaren eskema-maila, zenbakitzea edo buletak gehitzen edo kentzen ditu. Erabiliko den zenbakitze-estiloa ere hautatu dezakezu, eta zenbakitutako zerrenda bateko zenbakitzea berrezarri.
Paragrafo-estilo bera darabilten paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu Paragrafo-estiloak ikonoan. Egin eskuineko klik zerrendako estiloan, aukeratu Aldatu eta egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.
eta egin klikHautatutako paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu eta egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.
Eskema-maila bat esleitzen die, 1etik 10era, hautatutako paragrafoei edo paragrafo-estiloei. Hautatu Testu-gorputza eskema-maila berrezartzeko.
Hautatu paragrafoari aplikatuko zaion zenbakitze-estiloa. Estiloak Estiloak leihoan (F11) zerrendatzen dira Zerrenda-estiloak ikonoan klik egiten bada.
Editatu hautatutako zenbakitze-estiloaren propietateak. Propietate horiek zenbakitze-estilo hori darabiltzen paragrafo guztiei aplikatuko zaizkie.
Botoi hau desgaituta dago kapitulu-zenbakitzea aplikatzen denean. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea... eskemaren maila eta zenbakitze-estiloa editatzeko.
Eskema-maila eta zenbakitze-estiloa independenteak dira. Erabili Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea... paragrafo-estiloei zenbakitze-estiloak esleitzeko.
Sekzio hori uneko paragrafoaren propietateak editatzean soilik agertuko da. Horretarako, aukeratu Formatua - Paragrafoa.
Zenbakitzea uneko paragrafoan berrabiarazten du.
Hautatu kontrol-lauki hori eta sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia.
Sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia. Ondorengo paragrafoak elkarren segidan zenbakituko dira, hemen sartzen duzun zenbakitik hasita.
Zehaztu Lerro-zenbakitzearen aukerak. Lerro-zenbakiak dokumentuan gehitzeko, aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.
Uneko paragrafoa lerro-zenbakitzean sartzen du.
>enbakitzea uneko paragrafoan, edo sartzen duzun zenbakian, berrabiarazten du.
Sartu lerro-zenbakitzea berriro hasiko den zenbakia