LibreOffice 7.1 laguntza
Datu-iturburuaren esploradorean, taulak taula-edukigailura arrastatuz eta jareginez kopiatu ditzakezu. Mota-formateatzea elkarrizketa-koadroa Kopiatu taula elkarrizketa-koadroaren hirugarren leihoa da.
Kopiatutako taulan gehituko diren datu-eremuak zerrendatzen ditu.
Hautatutako datu-eremuaren izena bistaratzen du. Nahi bada, izen berria sartu daiteke.
Hautatu eremu mota bat.
Sartu datu-eremuaren karaktere kopurua.
Sartu datu-eremuaren dezimal kopurua. Aukera hori zenbakizko edo dezimalezko datu-eremuetan soilik dago erabilgarri.
Hautatu Bai/Ez eremu baterako balio lehenetsia.
LibreOffice aplikazioak automatikoki ezagutzen du eremuen edukia datu-baseetako taulak arrastatu eta jareginez kopiatzen dituzunean.
Sartu mota-ezagutze automatikoan erabili beharreko lerro kopurua.
Mota-ezagutze automatikoa gaitzen du.